3.- Ziurtatu antibirusa beti aktibatuta dagoela.

Antibirusa ordenagailuan egindako eragiketa guztiak une oro zaintzeko gai den babes automatikoa duenean dago aktibo.

Babes automatikoa hori aktibo dagoela egiaztatzeko bi era daude; ataza-barran erlojuaren ondoan dagoen ikono finkoaren bidez, edo antibirus programaren beraren konfigurazioan begiratuz.

Birusen aurka babestuta egoteko babes automatikoa behar da, bai fitxategiena eta bai posta elektronikoarena.